Eskolan matrikulatuta egon ez arren, instrumenturen bat jotzen duten eta kontzertura hurbiltzen diren pertsonak, gainera, instrumentua eramatera animatu gura dituzte antolatzaileek, emanaldian parte hartu dezaten.
Zigarrolako jaietan ere kontzertuak
Zapatuan ere, maiatzak 12, izango dira Arrasate Musikaleko taldeen saioak: Zigarrolako jaietan, orkestra gaztearen, banda txikiaren eta haize egurrezko taldearen emanaldiak izango dira, 19:00etan, Santa Teresa elizan. Sarrera doanekoa izango da, azken sei urteetan moduan.