Athletic Clubeko Imanol Etxeberria Peñak Errege Koparako bi sarrera ditu eta, orain hiru urte bezala, peñako kideen artean zozketatuko ditu. Interesatuek izena eman eta 20na euro jarri beharko dituzte Buenuena tabernan; astelehena, maiatzak 14, izango da azken eguna. Hurrengo egunean, martitzenean, egingo da zozketa Buenuenan bertan, 19:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.