Nahi beste domina Arrasateko atletendako

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 9a

Anoetan jokatutako Euskadiko txapelketatik zakua bete domina itzuli ziren Arrasateko atletak joan den asteburuan. Hala, urrezko metalarekin itzuli ziren gazte mailan Malen Ruiz de Azua (3,55) eta Istar Dapena (3,90), eta  Maialen Axpe, 3.65 metroko saltoa eginda.

 

Horrekin batera, pertika saltoko modalitateaz konformatu ez eta luzera saltoan ere markarik onena egin zuen Malen Ruiz de Azuak, 5.11 metroko saltoa eginda. Hori horrela, Arrasateko atletak bi modalitate horietan Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu du. Ruiz de Azuak, baina, baten aldeko aukeraketa egin beharko du.

Maialen Axpek ere atletismoko bi modalitatetan hartu zuen esku, eta pertika saltoan urrea janztearekin batera, 100 metro hesien lasterketan zilarra jantzi zuen. Gainontzeko ordezkariei dagokionez, Izar Gorroñogoitia laugarren izan zen luzera jauzian (4,78) eta Maddi Garro seigarren (4.54). Hala, egunean zehar egin zuen haize zakarra dela-eta, atletek ezin izan zituzten marka pertsonalak ondu.

Kantauriko Jokoak

 

Oraingo asteburuan Getxon egingo dituzten Kantauriko Jokoetan izango dira –Euskadiko selekzioaz– Jonathan Perez, Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua. Azken horrek , gainera, debuta egingo du selekzio absolutuarekin.  Honetaz gain, Eibarren infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak