AEDk jakitera eman ditu 25. Arrasate Literatur Lehiaketetako finalistak. Ipuinen atalean Jone Buendia, Alaitz Barrutia, Deiane Marcos eta Matilde Aizpurua, Beñat Aspe, Alba Bellido, Amaia Telleria, Ainhoa Zabaleta eta Ainhoa Urzelai izan dira finalistak. Poesian, berriz, Maria Aranburu, Irati Lopez, Alaitz Mendizabal, Elene Etxaniz eta Uxue Agirre. Eta bertso paperen atalean, azkenik, Maialen Diaz, Aitor Cortes, Marixe Ruiz de Austri, Nerea Madinabeitia, Ane Zuazubiskar eta Maddi Labayen. Hala, sari banaketa ekitaldia etzi, eguena, egingo dute Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, 18:30ean. Aurtengo idazle gonbidatua Jasone Osoro izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.