Sendabelarren eta aromaterapiaren gaineko ikastaroa egingo dute Bedoña auzoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 26an egingo du Itziar Salegik; izen-ematea zabalik da.

Sendabelar-estraktuen erabilera terapeutikoak —barne eta kanpo erabilerak— izango dituzte hizpide Bedoña auzoko ikastaroan. Landare-olio usaindunen bidezko terapia, onura emozionala edo fisikoa lortzeko zer erabiltzen den ere azalduko dute. Ikastaroak, gainera, alor praktikoa ere izango du; parte-hartzaile bakoitzak ikastaroan egindako xarabe bat eta krema bat eramango ditu etxera.

Izen-emateak hilaren 20ra arte

Zabalik dago ikastaroan izena emateko aukera. Prezioa 20 euro da, auzokoendako 15 euro. Interesatuek 688 88 79 02 telefono zenbakira deitu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak