Egubakoitzean amaitzen da Txatxilipurdiren udalekuetan izena emateko epea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 7a

Txatxilipurdik antolatzen dituen udalekuetan parte hartzeko zein begirale izateko izen-emate epea maiatzaren 11n amaituko da. Antolatzaileen arabera, ez dira onartuko epez kanpoko izen-emateak eta beraz, komeni da ez uztea azken unerako. 

Izena emateko beharrezkoa izango da izen-emate orria beteta eta kuota ordaindu izanaren ziurtagira Txatxilipurdiko egoitzan entregatzea –ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara–. Bestalde, gurasoendako bilerak ekainaren 21ean egingo dira Kulturateko areto nagusian: 18:00etan 2 eta 6 urte arteko haurrendako gurasoendako eta 19:00etatn 6 eta 10 urte arteko haurren guraso edo arduradunendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak