Arrasate Herri eskolak hainbat ekintza, hamargarren urteurrenaren harira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 7a

San Andres auzoko jaien barruan, Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteak salda eta txistorra banatu zuen zapatuan, Bedoñabe eskolaren patioan. Adierazi dutenez, gurasoek ordu eta erdi eman zuten jo ta su zerbitzen eta ordu erdian dena bukatuta zegoen. Ekintza eskolaren hamargarren urteurrenaren harira antolatu zuten eta zapatu honetan, hilak 12, errepikatuko dute Musakolako jaiekin bat eginez.  Gainera, maiatzaren 10ean, osteguna, urteurreneko lip dubaren azken eszenak grabatuko dituzte Erdiko kalean eta Herriko plazan, 15:00etatik 16:30era bitartean. Hurrengo ekintza ekainaren 2an izango da; Laubide eta Biteri plaza hartuko dituen jai erraldoia, hain justu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak