Haren argazkiak marka multinazional garrantzitsu askoren irudi izatera heldu dira, tartean, Cortefiel, Antonio Miro edota El Corte Ingles.
Ibilbide profesionalaren isla
Tabueñaren erakusketa 26 argazkiz osatuta dago; erretratuak dira guztiak. Aukeratutako argazkiak bere ibilbide profesionaleko garai ezberdinetan ateratakoak dira, oso estetikoak. Tabueñaren hitzetan, estilo bat batzen saiatu da, bere lanaren erakusgarri diren argazkien bitartez.
Esposizioaren protagonistak musikagileak edo modeloak dira ia osotasunean. Eta modeloen artean aipagarriena bere neskalaguna den Maialen Fernandez de Arroiabe da. Maialen Arrasatekoa da, eta bederatzi urte daramatza Madrilen, modelo lanetan.
Argazkilari autodidakta
Jose Luis Tabueñak, moldeak apurtzen dituen argazkilaria, ez du sekula ikastaroetan sinetsi. Perfekzio eta ordenaren maitale, bere kabuz deskubritzen eta hobetzen joan da gailurrera heldu arte. Lehen erakusketa 1991n antolatu zuen arren, 1998tik dabil modaren munduan murgilduta. Eta eremu honetan lortu du arrakastarik handiena. Tabueñaren erakusketa Arrasateko Kajoi tabernan egongo da ikusgai maiatz osoan zehar; modu ezin hobea tabernaren 25. urteurrena ospatzeko.