Eguena, maiatzak 10, egun handia izango unibertsitateko ikasleendako. San Pankrazio eguna ospatuko dute eta, urtero moduan, jai egitarau ederra prestatu dute. Goizean goiz hasiko dira: 09:00etan kirol txapelketak, 11:00etan txosnen irekiera eta arrautza jaurtiketa, 12:00etan etxafuegoa eta brindisa, 13:00etan auto lasterketa, 14:30ean herri bazkaria Iturripeko pilotalekuan –txartelak salgai Kantinan– eta eguneko planaz amaitzeko, jokoak 17:30etik aurrera. Iluntzean eta gauean, nola ez, zuzeneko musika izango da protagonista –20:00etan hasita–: Azken Aukera, Kryzer, Etorkizun Beltza, Drop! eta Fiachras. Amaitzeko, karaokea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.