Indar berrituta etorri dira San Andres jaiak aurten. Auzokoa den Mikel Oteiza, antolatzaile lanetan ibili da eta plaza inoiz ez bezala ikusi duela azaldu digu: "Gaueko ekintzek sekulako arrakasta izan dute; bai barikuan Oihan Vega DJ-arekin eta baita ere zapatuan Una noche sin Sabina izeneko Sabinaren bertsioen kontzertuan". Bazkariaz 60 lagun inguruk gozatu zuten. Aste bukaeran zehar gozatutako ekintzetan ordea auzotarrez gain, arrasatear askok hartu duela parte azaldu digu Oteizak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.