Herri Eskolako guraso eta gaztetxoek San Andresak ospatu dituzte

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 6a

Zapatuan, San Andres auzoko jaien barruan, Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteak salda eta txistorra banatu zuen Bedoñabeko patioan. Ekintza hau, eskolaren X. urteurrenaren harira antolatutakoa da, eta ospakizunekin jarraituz,  datorren zapatuan Musakolako jaiekin bat egingo dute.

Horrez gain, maiatzaren 10ean, urteurreneko lip dubaren azken eszenak grabatuko dituzte Erdiko kalean eta herriko plaza nagusian, 15:00etik 16:30era bitartean. Hurrengo ekintza ekainaren 2an izango da, Lau Bide eta Biteri plazak hartuko dituen jai erraldoia, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak