Bigarren garaipena Ford Mugarrirendako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko maiatzaren 6a

Ford Mugarrik garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo BM Huesca taldearen aurka. Igoera faseko bigarren lehia jokatu zuten: bi partidutan bi garaipen lortu dituzte arrasatearrek. Gaur jokatuko dute hirugarren partidua RGC Covadongaren aurka. 12:30ean izango da lehia: arrasatearrei garaipenak eta berdinketak balio die lehenengo nazionalera igotzeko.

Garaipen oso garrantzitsua lortu zuten atzo arrasatearrek; izan ere, gol averagea arrasatearren alde geratu da. Covadonga taldea eta Ford Mugarri lau punturekin daude sailkapenean eta gaur, domeka, elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak bi taldeek. Ford Mugarrirendako bi emaitza dira onak: garaipena eta berdinketa.

Atzoko partiduko protagonistak

Atzoko partiduan gehiago izan ziren arrasatearrak.  Emaitzak (32-20) argi erakusten du Ane Herreroren mutilak indartsuagoak izan zirela kantxan.

Ford Mugarri: Ekaitz Aranburuzabala, Asier Valle, Iñigo Salterain, Xabier Altzelai (3), Kepa Gruceta (6), Mikel Zuloaga (2), Andoni Bernal (5), Iker Zubiaurre (1), Arkaitz Masip, Jorge Santos, Pello Olabarria , Asier Larrañaga (1), Aitor Aldanondo, Nestor Calleja (6), Kepa Isasmendi (5) eta Josu Herrero.

Balonmano Huesca: Javier Escuer (1), David Bernues, Jorge Lafuente (5), Fernando Pérez, Ignacio Udina (1), Javier Saludas, David Zamora (1), Mario Abadía, Miguel Escribano (6), Ismael Pérez, Lucas Ferrer (1), Daniel Martínez, Lucas Abadía (4)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak