80. hamarkadako metal industriala Matxuraren eskutik

Ander Monedero 2012ko maiatzaren 5a

Mikel Kazalisen taldeak Ministry edo Nine Inch Nails bezalako taldeen doinu gogorrak gogora eskaini zituen Kooltur Ekintzak antolatutako emanaldian.

Ez da ohikoa, baina ezta ere lehenengo aldia Kooltur Ekintzak ostegunak alde batera utzi eta beste egun batean ekitaldi bat antolatzen duela. Hala izan zen egubakoitz gauean Matxurak eskaini zuen emanaldia. Esperientzia handiko musikariek osatzen duten taldea da, besteak beste, Anestesia, PiLT edo Kuraia bezalako taldeetan aritutakoak.

Guztira, doinu gogorrez jositako ordu eta laurdeneko emanaldia eskain zuten. Doinu gogor horiek lortzeko laukoteak sintetizadoreak, gitarrak eta ahotsa erabiltzen du eta egubakoitzeko emanaldian, irudi gordinak eskaintzeko bideo proiektore bat ere eraman zuten.

Gaur egungo sistemak matxura bat du eta munduaren apokalipsia gertu dagoela sinistaraztzea da taldearen helburua eta zuzenean muturrera eramaten dute, Fer Apoaren keinuekin eta Abioren basatikeriek.

Ostiraleko emanaldian taldearen abesti azkar eta basatiez  aparte, RIP talde arrasatearraren Mundo Muerto-ren ez-ohiko bertsioa ere egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak