Salda eta txistorra San Andresen

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 5a

Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteak banatutako salda eta txistorrak harrera ezin hobea izan dute San Andres auzoko jaietan. Gurasoek ordu eta erdi eman dute jo eta su zerbitzatzen eta ordu bata eta erdietarako dena bukatuta zegoen. Musakolako jaietan errepikatuko da ekintza, maiatzaren 12an, hain zuzen ere, 12:00etatik aurrera jaietako jolas gunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak