Ford Mugarrik irabazi egin du igoera faseko lehenengo partidua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko maiatzaren 5a

Ford Mugarrik ondo hasi du igoera fasea. Atzo iluntzean Gijonen jokatutako partidua 24-20 irabazi zuten Academia Octavio talde galiziarraren aurka. Gaur, zapatua, bigarren partidua jokatuko dute eta bihar, domeka, igoera faseko hirugarren eta azkeneko partidua.

Ane Herreroren mutilek partidu borrokatua eta interesgarria jokatu zuten Academia Octavio taldearen aurka. Lehenengo 15 minutuak garrantzitsuak izan ziren jokalarien urduritasuna alde batera uzteko. Arrasatearrek defentsan egindako lanak eta batez ere Ekaitz Aranburuzabala atezainak egindako geldiketek lasaitasuna eman zioten taldeari.

Atezainaren lana

Lehenengo zatian egindako lan txukuna errepikatzea izan zen arrasatearren helburua bigarren zatian. Eta, bigarren zati horretan ere atezainaren lana nabarmentzekoa izan zen. Galiziarrek aldaketak egin zituzten defentsan –6:0 defentsatik 4:2ko defentsara pasa ziren. Ondorioz, arrasatearrek hainbat baloi galdu zituzten.

Azkenean, baina, Ane Herreroren mutilek markagailuko abantaila eutsi egin zuten eta 24-20 irabazi zuten.

Ford Mugarri: Ekaitz Aranburuzabala, Asier Valle, Iñigo Salterain, Xabier Altzelai (1), Kepa Gruzeta, Mikel Zuloaga (1), Andoni Bernal (11), Iker Zubiaurre (2), Arkaitz Masip, Jorge Santos, Pello Olabarria (1), Asier Larrañaga (5), Aitor Aldanondo, Nestor Calleja, Kepa Isasmendi (3) eta Josu Herrero.

Academia Octavio: Pablo Chantada, Adrián Porto, Joaquín Salgueiro, Rubén Rodríguez (1), Jacobo Angueira, Iago Lavandeira (3), Carlos Giraldo (3), Miguel Comensaña, Sergio Saavedra (2), Eduardo Salazar, Gonzalo Carro (2), Germán Hermida (6), Aleixandre González (2), Ismael Lago (1).

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak