Iban Velascok Giroa hasiko du bihar

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 4a

Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeko ordezkariak Danimarkan daude eguenaz geroztik, han hasiko dute-eta Italiako Giroko 67. ekitaldia. Talde laranjak seigarren aldiz hartuko du esku Giroan, eta aurreko urteotan parte-hartzea apartekoa izan ez bada ere, iaz aparteko protagonista bilakatu ziren, besteak beste, Zoncolanen eta Gardecchia Val di Fassan lortutako garaipenei esker.

Arrasateko txirrindulariarekin batera Euskaltel Euskadiko ordezkariak Mikel Nieve, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Miguel Mínguez, Ion Izagirre, Pierre Cazaux, Victor Cabedo eta Adrian Saez de Arregi izango dira Giroan. Velasco dagoeneko beterano bilakatu da, ondo ezagutzen du-eta Giroa; Nieve izango da erreferentziazko gizona.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak