Elkartasuna erakusteko eguna bihar, zapatua

Ubane Madera 2012ko mai. 4a, 10:32

Oraingo asteburu honetan Arrasateko hitzordu nagusietako bat Seber Altuben egin dute: gobernuz kanpoko Harreman elkarteak Elkartasun Eguna antolatu du, 24. aldiz. Bihar, zapatua, da hitzordua, 10:00etatik 20:30ak arte. 

Ohi moduan, gobernuz kanpoko Debagoieneko erakundeek hartuko dute protagonismoa aurtengo Elkartasun Egunean, eta euren proiektuak ekarriko dituzte Seber Altube plazara, haien berri eman eta elkartasuna bultzatzeko. Horiekin batera, urtero moduan, tonbola ere ipiniko du gobernuz kanpoko Harreman erakundeak, dirua batzeko; bidezko merkataritzan oinarritutako saltokia ere izango da bihar Seberren; eta baita Arizmendi Ikastolako ordezkaritza ere.

Aurten taberna ere bai

Berritasun bat, baina, izango du aurtengo Elkartasun Egunak: "Alcorta eta Amstel taberna" ipiniko dute, Arrasate Bizirik elkartearekin batera.

Munbaira

Bestalde, tonbolan batutako dirua Mumbaiko (India) Ankur umezurtz-etxera bideratuko du Harreman elkarteak. Kalean utzitako edo oso familia pobreetako 200 neskatila bizi da han. Baina aspalditik dihardu Harreman elkarteak proiektu horretan lanean: 1994tik  hona "500 neska atera dira etorkizun duinerako prestatuta".

Egitaraua

  • 10:00 Irekiera ekitaldia.
  • 12:00 Puzgarriak.
  • 12:30 Arrasate Musikaleko banda txikiaren emanaldia.
  • 13:30 Portaloi taldearen kantu saioa.
  • 17:30 Kukubiltxoren Txirrikiz ikuskizuna.
  • 19:30 Herrixa dantzan.
  • 20:30 Tonbolako sari nagusiaren zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak