Materialen zientzia eta teknologiaren gainean euskaraz

Irati Goitia 2012ko maiatzaren 3a

Mondragon Unibertsitateak antolatuta Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. kongresua egiten dabiltza euskaraz Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Arratsaldean egin dute inaugurazio ekitaldia eta bertan izan dira, besteak beste: Jon Peli Uriguen Berrikuntza diputatua eta Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea.

Gaur hasi eta bihar jarraituko du Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. kongresuak. Bi egunotan, Euskal Autonomia Erkidegoko aditu nagusiek materialen arloan egin diren azken ikerketa-lanak aztertu eta aurkeztuko dituzte. 50 ikerlari inguruk hartuko dute parte.

Kongresuak helburu bikoitza du: batetik, arlo horretako azken ikerketa-lanak eta horien ondorioak aztertzea, eta bestetik, euskaraz egindako lanak biltzea. Modu horretan, informazio trukea eta Euskal Autonomia Erkidegoan materialen alorrean egin diren ikerlanak aztertzea sustatu nahi da.

Arratsaldean eman diote hasiera kongresuari eta irekiera ekitaldian izan dira: Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea, Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkatea, Jon Peli Uriguen Berrikuntza diputatua, Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Idoia Urrutibeazkoa Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Guztiek ere horrelako kongresu bat euskaraz antolatzearen garrantzia azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak