Adabegi talde dantzagarriak zabalduko du maiatzeko egitaraua. Kontzertua gaur izango da, eguena, 22:00etan Arrasateko gaztetxean 5 euroren truke.
'Kooltur ostiralak'
Salbuespen moduan, bihar, egubakoitza, Kooltur ostirala izango dute. Mikel Cazalis gidari dutela Matxura taldea igoko da taula gainera. Rock industrial bortitza lantzen duen proiektua da Cazalisena.
Datorren egunenean ez da kontzerturik izango. Maiatzaren 17an Erregea eta bufoia bertso antzerki saioa eskainiko dute Ander Lipus eta Sustrai Colinak; maiatzaren 24an, Napoka Band talde berria; eta, maiatza amaitzeko, Japoniatik zuzenean etorrita punk-rock doinuak Who The Bitch taldearekin.
Modu honetan, aurtengo ikasturtea amaitutzat emango dute Kooltur ekintza taldekoek.