Urpekaritza ikastaroa Musakolan, ekainean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 3a

Azken urteetan egiten ari den moduan, urpekaritzako hastapen ikastaro baten berri eman du Aukeak. KSUB urpekaritza zentroaren eskutik, arrasatearrek aukera izango dute urpean igeri egitea zer den probatzeko. PADI txartela eskuratzeko aukera ematen du txartelak, eta txartel horrek munduko edozein uretan aritzeko baimena ematen du.

Ikastaroak bost ordu teoriko eta hamar ordu praktiko ditu –bost ur igerilekuan eta beste bost Getarian, itsaso zabalean–. Ekainaren 4an hasiko da eta prezioa da 380 eurokoa. Plazak mugatuak dira; izena emateko 943 14 01 85 edo 678 903 678 telefonoetara deitu edo mezua bidali 'ksub@ksub.net' helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak