SUDCek antolatuta, elkarte arteko mus txapelketa jokatuko da zapatuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 3a

Urteroko ohiturari jarraituz, SUDCek elkarte gastronomikoen arteko mus txapelketa antolatu du zapaturako. Juan Luis Arkauz SUDCeko presidenteak iragarri duenez, 15 bat elkarte egongo dira Txalaparta elkartean jokatuko den txapelketan. 16:00etan hasiko da eta zortzi erregetara jokatuko dute. Lehen lau bikoteek saria eramango dute; bikote irabazleak txapela eta garaikurra eramango du. Txapelketa amaitu ostean, ohitura denez, parte hartzaile guztiak eta elkarte bakoitzeko presidenteak afarira gonbidatuta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak