Arrasateko Governors taldeak 'Bertigo' kantuaren bideoklipa sarean ikusgai jarri du dagoeneko. David Zabala zuzendariaren gidaritzapean grabatu dute, eta besteak beste, Polmetasa enpresaren lantoki zaharra eta Bilboko On Diego Lopez de Haro etorbidea agertzen dira irudietan. Ohikoak dituzten efektu bereziekin grabatu dute eta aipatzekoa da talde arrasatearraren azken lan horretan Willy Toledo aktore ezagunaren kolaborazioa izan dutela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.