Arrasatetik, Bizkaia Etorbidetik, Kanpanzarrera bidean, Epeleko errepidearekin bat egiten duen puntuan, Sara baserriaren parean, istripua izan da 20:30ean. Lekuko batek adierazi digunez, bi autok jo dute elkar. Hain justu ere, batek jo du bestea atzetik. Auto batean lau mutil gazte zihoazen eta bestean neska bat. Lau mutilenak jo du atzetik neskarena. Ondorioz, neskak gidatzen zuen autoak bazterra jo du, hesiaren kontra jo du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.