204 aparkaleku plaza egongo dira ospitale inguruan

Jon Berezibar 2012ko maiatzaren 3a

Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Osakidetzak. Ekainaren 18an zabaltzen dutenerako, 110 aparkealeku berri egongo dira ospital berriaren inguruan. Baina horiek ez dira izango egingo dituzten guztiak. Lehen faseko aparkaleku kopurua da hori. Inaugurazio egunean bertan erabilgarri egongo direnak. Beste 94ak erakizin zaharraren beheko aldean egongo dira.

Eraikin berrian 63 plaza egongo dira, azpian; eta eraikinaren atzean, Telefonicako eraikin zaharren eta ospitale berriaren artean beste 47.

Hitzarmena atzo goizean sinatu zuten Udalak eta Osakidetzak eta bi erakundeek uste dute hein handi batean inguru horretako aparkaleku gabezia konponduko dela. Alkattak nabarmendu du "orain dela 4 urte ezarri ziren epeak beteko" direla eta "osasun zerbitzuen erreferente" bilakatuko dela Arrasate.

Ekainaren 18tik aurrera izango da hori. Osakidetzako zuzendari nagusiak aurreratu du gainera irekiera ekitaldi ofiziala aste horretan bertan dela egitekoa eta lehendakaria dela etortzekoa.

Esan moduan, baina irekierarekin batera guztira egongo diren 204 aparkalekuetatik 110 erabili ahalko direla, ospitale berri azpikoak eta atzekoak. Horrekin batera gaurko hitzarmenean Osakidetzak eta Udalak konpromisoa hartu dute Gamei pareko 100 plazak ahalik eta denbora luzeenean erabili ahal izateko.

Horretarako Fagor Arrasate kooperatibarekin berba egingo dute, haiek erosi baitzuten Gamei zena. Azkenik, ospitalea zaharrean ere aparkaleku gehiago egingo dituzte. Bigarren fase bat izango da hori. Asmoa da eraikin zaharreko zatirik baxuen bota eta bertan beste 57 toki egokitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak