MUko antolatzaileen esanetan, "materialen arloan gizartean aldaketa zientifiko eta teknologiko oso nabarmenak izaten ari dira azken urteotan. Horren ondorioz, material-mota berriak garatu dira eta datozen urteei begira, nazioarteko komunitatean esperantza handiak daude aurrerapen garrantzitsuen bidetik jarraitzeko".
Aurrerapen horiek bi ikuspuntu nagusi eta osagarritik landuko dituzte parte-hartzaileek: zientzialariena eta teknologia-adituena.
Hori dena euskaraz egingo dute, gainera, lehenengo aldiz.