Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bihar Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 2a

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du bihar, eguena, maiatzak 3, Arrasaten. Aita Menni ospitalean, hain justu ere. "Duela urtebete bizi izandako esperientziaren ondoren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Aita Menni ospitalera itzuliko da, 50 musikari ingururekin, L.V. Beethoven konposatzaile alemaniar ospetsuak idatzitako lehen sinfonia interpretatzeko asmoz". Hala diote orkestrarik bertatik bidalitako mezuan. 11:30ean izango da.

Beethovenen sinfonia honek 30 minutu inguruko iraupena du eta aukera ederra eskainiko du "topaketa hau ilusio handiz prestatu duen orkestrarekin gozatzeko".

Andres Orozco-Estrada zuzendariak lanaren aurkezpen bat egingo du, Aita Mennira urbiltzen diren guztientzat.

Joan den urtean izan zen Euskadiko Orkestrak Aita Mennira egindako lehen bisita eta ekimenaren arrakastaren ondorioz, aurten ere egitea erabaki dute.
 
Honakoa da egitaraua:
 
L.V. Beethoven 1770-1827): Lehendabiziko Sinfonia, op 21, Do Handian:

  • I. Adagio molto, Allegro con brio.
  • II. Andante cantabile con moto.
  • III. Menuetto: Allegro molto e vivace.
  • IV. Finale: Adagio, Allegro molto e vivace.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak