Gogora ekarriko dugu, Josu Uribetxeberria arrasatearrari, 2005eko apirilean neurri handiko tumore bat detektatu ziotela ezker aldeko giltzurrunean. Urte bereko maiatzean zenbait froga egin zizkioten Cadizeko Puerto Realeko Ospitalean, eta ezkerraldeko giltzurrun neoplasia (minbizia) bat diagnostikatu zioten 2005eko ekainaren 9an, berriz, ezkerreko giltzurruna kendu zioten, ondorioz, harrez gero, bizi osorako koterola eta tratamendua behar du.
Horiek, bada, mozioen bitartez aztertuko dituzten gaiak, aldez aurretik baina, beste hainbat gai izango dituzte mahai gainean, Horien artean:
- Diru kontuak; udaleko 2011ko aurrekontuen likidazioaren onarpena, AUKEAko 2011 aurrekontuen likidazioa eta 2011ko Iturbide Egoitzako aurrekoentuen likidazioa.
- Herrien arteko mugen gainean ere jardungo dute gero, Arrasate, Antzuola, Bergarako eta Oñatiko udalerrien arteko mugaketak burutzeko batzordea izendatzeko proposamena egingo dute-eta
- Aipatutakoez gainera, Uarkapeko mendi-hegalaren gaia bukatzeko Construcciones Irgala enpresarekin hitzarmena sinatzeko proposamena ere egingo dute udal ordezkariek.
Horiek guztiak, gaurko osoko bilkuran arratsaldeko 6tan hasita aztertuko dituzten gaiaka. Izaera publikoa duen hitzordua denez, edonork du joateko aukera.