B+G-ri (berrikuntza eta garapena) dagokionean, 2011n, parkeetan kokatutako enpresek fakturaziotik B+G-ri eskainitako kopuruak gora egin zuen, %13ra ailegatuz (2010ean %12koa izan zen).
Langileen profilari dagokionean, %21ak 30 urte baino gutxiago ditu, %46k goi-titulua du eta %31 B+G-ean ari da.
Jarduera-sektoreei dagokienez, euskal teknologia parkeetan, jarduera guztiaren % 29 IKT-etan dago, %16 B+G Zentroetan, %10 aeronautikan, %13 medikuntzan eta biozientzietan, %9 energia-inguru giroa, 10% elektronika, %1 automozioa eta %12 gainontzeko beste sektore batzuk.
Teknologia parkeen zereginetako bat kutsu teknologikoa, berritzailea eta ikerkuntzakoa duten enpresei zuzendutako azalera prestatzea da, B+G+I-ren gune erakargarriak izan daitezen. Batzuetan, parkeek enpresak eta teknologia zentroak kokatzeko eraikinak jasotzen dituzte; eta, beste batzuetan, enpresak eurak dira euren erakinak egiten dituztenak, parkeak lurra merkaturatu ondoren. Parkeek enpresentzako egindako eraikinen betetze-maila %70ekoa da.
2011ko datuak ikusirik, Francisco Berjon, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidentea baikor agertu da. "Beste behin, arrakastaren gakoa ikerketan eta berrikuntzan dago " azpimarratu du Berjonek.
Garaiako datuak
Enpresak, enplegua eta fakturazioa:
Enpresak: 26
Zuzeneko enplegua: 866
Fakturazioa: 69 milioi euro
Azalera eta betetze-maila:
Gunearen eraikinak enpresentzat: 11.043 metro koadro
Enpresen euren eraikinak: 23.419 metro koadro
Eraikitako guztia: 34.462 metro koadro
Eraikinen betetze-maila: %58
Enpleguaren kalitatea eta B+G-a:
30 urtetik beherako langileak: %29
Goi tituludunak: %55
B+G-ean ari direnak: %57
Fakturazioaren gastua B+G-ean: %17
(Iturria: Euskadiko Teknologi Parkeak)