Dragoikoak Espainiako Aerobik txapelketan izango dira asteburuan

Xabier Urtzelai 2012ko maiatzaren 2a

Oraingo asteburuan, maiatzaren 4tik 6ra, Zaragozako SIGLO XXI kiroldegian Espainiako Aerobik Txapelketa egingo dute, eta estatuko gimnasta onenekin batera lehiatuko dira Kanpanzar Harrobiak Dragoi taldeko gimnastak.

Taldekako modalitatean lehiatuko dira –5. mailan: Aintzane Rodriguez, Ione Goikolea, Leire González, Leire Poyato eta Saioa Arriola. Bikoteka, berriz, Nerea Otxoa eta Olatz Fernandez izango dira Dragoiko ordezkariak. Azkenik, bakarkako saioan –laugarren mailan– Eider Altube lehiatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak