Formazio Mintegia antolatu du Askapenak lehenengoz

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko maiatzaren 2a

Bi saio izango dira, hilaren 19an eta 26ean, Altsasuko Iortia kulturgunean izango da. Arrasatetik joateko 08:30ean egin dute hitzordua Arbolapetan. Izena emateko mintegia@askapena.org helbidera idatzi.

Hemen egitaraua:

Maiatzaren 19a:

  • 10:00: Marxismoaren gaurkotasuna: krisia, kapitalismoa eta inperialismoa ulertzeko beharrezko tresna, Joseba Izagaren eskutik.
  • 12:30: Europa zaharreko erresistentzia berriak: europa ezkerretik eta nazio gabeko estatuak, Igor Urrutikoetxearen eskutik.
  • 16:00: Mundu arabiarra irautza gose : altxamenduen jatorria eta ondorioak, Txente Rekondoren eskutik.
  • 18:00: Biharko Euskal Herria: Kapitalismo, patriarkatu eta desarrollismoaren aurka, Nekane Juradoren eskutik.


Maiatzaren 26a:

  • 10:00: Nondik gatoz :euskal herria 500 eta gero, Floren Aoizekin.
  • 12:00: Abyayala: utopiaren eta inperialismoaren ametsa, Luismi Uharteren eskutik.
  • 16:00: Herri mugimenduak: atzo, gaur eta bihar, Iñaki Gil de San Vicenterekin.
  • 18:00: Internazionalismoa: herrien arteko xamurtasuna.

Egun bat 15 euro dira, bazkaria barne; eta bi egun, 25 euro, bi egunetako bazkariak barne.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak