Fagor Electrodomesticos taldeak 1.277 millioi euro fakturatu ditu 2011n, aurreko ekinaldian baino gutxiago

Miren Arregi Amasorrain 2012ko maiatzaren 1a

Egoera bereziki okertu da Espainiako salmentei dagokienean; izan ere, 2011n %14,4ko jaitsiera jasan baitu. Aldiz, Frantziako (Fagor Brandt) eta Poloniako (Fagor Mastercook) lantegietan emaitza positiboak lortu dituzte. Guztira, baina, taldeak 1.277 millioi euro fakturatu zituen iaz, 2010ean baino %8 gutxiago. 2012ko ekinaldiko aurreikuspenei dagokienez, berriz,  prentsa oharrean adierazten dute, %4ko igoera aurreikusten dutela salmentetan eta baita 41 millioi euroko inbertsioa egitea ere produktu berrien garapenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak