Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela-eta, Arrasateko 'Zuztarrak Errotuz' taldeak antolatu duen hitzaldi zikloaren baitako hirugarren saioa izango da biharkoa. Victor Herrero izango da hizlaria eta Arrasatek konkistan izan zuen parte-hartzeaz jardungo da. Hitzaldia 19:00retan izango da Kulturateko areto nagusian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.