'Otto'-rekin bidaiatu dute haurrek

Irati Goitia 2012ko apirilaren 29a

'Otto' dantza ikuskizuna eskaini du Erilare taldeak Arrasateko Amaia Udal Antzokian. Haurrei zuzendutako emanaldia da eta 100 lagun inguru batu dira.

Dantza, musika eta antzerkia uztartzen ditu Erilare Iparraldeko taldearen Otto ikuskizunak. Hiru dira protagonistak eta ikuslea bidaia batean murgiltzen dute, baita ametsen munduan ere. Egunerokotasunak ere badu isla antzezlanean.

Haurrei zuzendutako ikuskizuna da, zehazki, bat eta sei urte arteko umeei zuzendutakoa.

Erilare taldeak bi emanaldi egingo ditu gaur, domeka, Arrasateko Amaia Udal Antzokian. Lehena, 17:00etan egin dute eta 100 lagun inguru batu dira. Bigarrena 18:00etan eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak