Liverpooletik datorren talde hau, The Cubical, azken hilotako ustekabe handietakoa izan da Europa osoan. Bluesa eta 60ko hamarkadetako garage soinuak (Yardbirds, Dylan, Velvet Underground...) nahasten dituzte. Baina, are gehiago zehaztuz, Magic Band edo Mothers Of Invention taldeen eromenera ere hurbiltzen dira, entzun orduko, Captain Beefheart edota Howlin Wolf berbera gogora ekartzen duen ahotsarekin.
Azken Rocken txalotuak
Taldearen lehen albuma haize fresko zingiratsu bat bezala hartu du jendeak, eta zuzenekoa, berriz, esperientzia gogoangarri bilakatu da, aurreko Azkena Rock Festival jaialdian egiaztatu zen bezala, non programazioko ezusteko handietako bat izan baitzen.
Klasea eta zikintasuna
Lehen lana argitaratu zutenetik -bai kritikak bai publikoak txalotutako Come Sing These Crippled Tunes, Sunset Sounds, Hollywood, CA mitikoetan grabatua, Dave Sardy (Grammy baten irabazlea) ekoizle zutela-, taldea hara eta hona ibili da, klasea eta zikintasuna erdibana nahasten dituen estilo berezi horrekin.
Izen handiko artistekin
Erresuma Batuan, Irlandan, AEBn, Australian, Espainian, Norvegian, Frantzian eta Herbeheretan egin dituzte birak, eta izen handiko hainbat artistarekin jo dute: Bob Dylan, The Magic Band, The Black Lips, Kiss. Hala, The Cubical taldeak jarraitzaile leial andanak erakarri ditu, eta gero eta gehiago dira, egunetik egunera.
Bi disko, zein baino zein hobe
Ez zen erraza halako lorpenak gainditzea, baina bigarren lanarekin -It Ain´t Human- erdietsi dute. Keith Thompson izan dute ekoizle eta Liverpooleko Room With a View Studios delakoetan grabatu dute diskoa, hain zuzen ere, taldearen debuteko lanean sartu zuten Like Me I'm A Peacock arrakastatsua grabatu zuten toki berean.
Taldearen lehen lanak -2009ko irailean argitaratua- goraipamen handiak bildu ditu hainbat aldizkari espezializatutan, baita irratian eta telebistan ere.
Bigarren lan hau argitaratu ondoren, bira bat egingo dute gure herrialdean zehar. Esan behar da 2010eko Azkena Rock Festival-eko errebelazio/arrakastaren ostean ere, bira bat egin zutela penintsulan.
Hemen, TVE2ko Los conciertos de Radio 3 saiorako grabatutako zuzeneko emanaldia.
Bestalde, Bitter Honey, Danbakaren hirugarren edizioko sentsazio atseginenetakoa izan zen.