Jose Inazio Gaztañaga, Gazta preso arrasatearrari ondo-etorria eskain zioten atzo Mondragoeko plazan, presoen aldeko azken barikuko elkarretaratzearekin bat etorriz. 500 bat lagun bertaratu ziren eta dantzariek, bertsolariek eta abarrek hartu zuten parte. Ondo etorri "sentikorra" egin zioten. Joan zen astean egitekoak ziren ondo etorria, baina Herrizaingo sailak debekatu egin zuen ekitaldia. Bestalde, Gazta, joan zen martxoaren 31n laga zuten aske, 24 urte kartzelan egon ostean. Orduan ere egin zioten hasierako ondo-etorria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.