Ibai Arte elkarteak DVDak zozketatuko ditu

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 27a

Ibai Arte merkatarien elkarteak txartelen promozioekin jarraitzeko asmoa erakutsi du. Horretarako, maiatza bukaera arte DVDak zozketatuko ditu bere bezeroen artean.

Ibai Arte elkarteak 2008an bezeroak fidelizatzeko bezeroei zuzendutako txartel bat atera zuen.Txartel honen bitartez, opari, promozio, beherapen eta beste hainbat abantaila eskaini dizkiete bezeroei azken urteotan. Bezeroari Travel txartelaren antzeko abantailak eskaintzen dizkio. Oraingo honetan, maiatzaren 1etik 31ra bitartean Ibai Artek txartelarekin ordaintzeko zerbitzua duten establezimenduetan txartelarekin egindako 10 eurotik gorako erosketetan  30 urte… erdiko kaletik, Arrasateko Gaiteroak tituludun 500 DVD zozketatuko ditu. Promozio honekin Ibai Artek bere bezeroak fidelizatu nahi ditu, herriko kulturaren zati bat ezagutaraziz.

Bezeroak momentuan bertan jakin ahal izango du saritua izan den edo ez, erosketa tiketan DVD Saria mezua agertuko baita. Adierazi dutenez, sarituek DVDa hurrengo saltokietan jaso dezakete irailaren 15a baino lehen: Josle, Sikol, Aranzabal eta Kapikua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak