Corazon de Encina elkartea bihar sartuko da 22. Kultura Astean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 27a

Arrasateko extremadurarren topaleku den Corazon de Encina kultur elkartea urteroko ospakizunetan murgilduko da bihar hasi eta maiatzaren 6ra arte. Aurten Kultura Astearen 22. edizioa ospatuko dute eta urtero moduan, egitarau zabala prestatu dute. Asteburu honetan mahai jokoek hartuko dute protagonismoa: Tute, Txintxon, Cuatrola, domino eta mus txapelketak jokatuko dira. Hala, datorren asteburuan izango dira ekitaldi potoloenak; besteak beste, jardunaldiak, kontzertuak, ikuskizunak eta maiatzaren 5eko afari handia prestatu dute datorren asterako.

Jarraian duzue Corazon de Encinakoek prestatu duten egitaraua:

Zapatua, apirilak 28

16:30: Tute eta Txintxon kanporaketak

Domeka, apirilak 29

10:30: Cuatrola eta Domino kanporaketak

Martitzena, maiatzak 1

16:30: Mus kanporaketak

Eguaztena, maiatzak 2

17:00: Marrazki lehiaketa. Gaia: Extremadura. 4 eta 12 urte bitartekoendako.

Eguena, maiatzak 3

13:00: Patata-tortila lehiaketa

18:00: Ume zein nagusiendako txokolatada

Egubakoitza, maiatzak 4

19:30: Enrique Garcia FAEDko presidentearen hitzaldia. Gaia: Extremadurako elkarteak krisi garaian.

20:00: El Rubio maisuaren gitarra eskolako ikasleen emanaldia.

21:30: Saihets-jana.

23:00: Flamenko saioa Isabel Fernadezen ahotsarekin, El Rubio maisu handiaren gitarraz lagunduta.

Zapatua, maiatzak 5

13:00: Brindisa, elkarteko presidentearen eskutik.

18:00: Alegria de la Sierra taldearen emanaldia.

19:00: Donostiako elkarteen eskutik folklore ikuskizuna.

21:30: Kultura Asteko afaria

00:30: Dantzaldia Gardokiren eskutik.

Domeka, maiatzak 6

Bideoen emanaldiak

Mahai jokoetako txapelketa guztien finalak

Sari banaketa eta Kultura Astearen itxiera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak