Arrasate Musikaleko kontzertuak maiatzaren 5ean

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 27a

Datorren zapatuan, maiatzak 5, Arrasate Musikaleko musikariek kontzertuak emango dituzte Arrasateko toki ezberdinetan.

Zapatuan bertan kontzertu ezberdinez disfrutatzeko aukera izango da Arrasateko zenbait tokitan. Esaterako, Arrasate Musikaleko haize-egur taldeak eta banda txikiak 12:00etan emanaldia eskainiko dute Sebero Altuben. Horrez gain, Udalak antolatzen duen Musikaldiaren barnean, 12:30ean, txistulariek kontzertua emango dute herriko plazan.

Big Band eta Amurrioko Modern Band

Maiatzaren 5ean baita ere, Arrasate Musikaleko Big Band taldeak eta Amurrioko Modern Band taldeak kontzertua eskainiko dute Amaia Antzokian, 19:30ean. Aipatutako talde biek Amurrion eskaini zuten kontzertua aurreko kurtsoan; hurrengo zapatuan, ordea, Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak