2012ko maiatzaren 9tik 11ra bitarte izango dira Sunchaleskoak Arrasaten, bi herrien arteko harremanak estutzeko. Ezequiel Bolatti intendentea eta bere emazte Carina Roa etorriko dira, Bonaudi Edgardo, Libertad Kirol Klubaren Elkarteko presidentearekin batera. Arrasateko Udaleko ordezkariek lagunduta egingo dituzte zenbait bisita bi egun horietan.
Besteak beste, maiatzaren 10ean Oletako Behi-Alde kooperatiba, Mondragon Unibertsitatea eta Eskola Politeknikoa, Otalora Jauregia eta MCCri buruzko erakusketa bisitatuko dituzte Sunchaleskoek.
Urte osoan ekintzak
Kooperatiben Urtea ospatzeko, Arrasateko Udalak beste ekintza hauek iragarri ditu:
Maiatzak 30: Erkideren Batzarreko Gaurkotasun Txostena. Miñaon. Erkidek, Euskadiko Lan elkarte, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak antolatuta.
Ekainak 13: Kooperatiben 90. Nazioarteko Eguna. Bilbon. KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak antolatuta. Gainera, Forokoopen VI. Biltzarra. Bilbon. Forokoopek antolatuta.
Ekainak 20, 21eta 22: Gizarte Ekonomiaren Ikerlarien XIV. Jardunaldi Nazionalak. Donostian eta Oñatin. CIRIEC-Espainia, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, EHU (Gezki), Eusko Jaurlaritzako Eplegu eta Gizarte Gaietako saila.
Iraila: ENKFren bidaia teknikoa. ENKF Euskadiko Nekazaritza-elikagaien Kooperatiben Federazioak antolatuta.
Urriak 23: Jardunbide egokien txostena, ERKIDE-Irakaskuntzaren osoko bilkuraren ondoren. Gasteizen. ERKIDE-Irakaskuntzak antolatuta.
Azaroak 11: Kooperatiben Topaketak. Kooperatiben Nazioarteko Zuzenbidearen elkartea. Bilbon. Kooperatiben Nazioarteko Zuzenbidearen elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta.
Azaroak 15: Kooperatibismoaren eta gizarte ekonomiaren behatokiei buruzko jardunaldi teknikoa. Donostian. EHUko GEEB Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak antolatuta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte GAien Sailaren kolaborazioaz.
Azaroak 29: Kooperatiben Nazioarteko Biltzarra eta 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearen amaiera-ekitaldia. Bilbon. KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Mondragon Corporationek antolatuta.