Maialen Fernandez de Arroiabe modelo arrasatearra protagonista Kajoi tabernaren 25. urteurren ospakizunetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko apirilaren 30a

Maiatzaren Lehena aukeratu dute Kajoi tabernan 25. urteurreneko ospakizunen barruan Jose Luis Tabueña argazkilari ezagunaren erakusketa irekitzeko. Urteurren borobila aitzaki –lehenago Urizar taberna zegoen egun Kajoi dagoen lekuan–, erakusketa berezia antolatu dute eta argazkietako protagonisten artean izango da Maialen Fernandez de Arroiabe modelo arrasatearra. Tabueñaren neskalaguna da Fernandez de Arroiabe eta erlazio horri esker arrasatearrek goi mailako argazkiez gozatzeko aukera izango dute.

Inaugurazioa 19:00etan izango da eta hil osoan zehar egongo da zabalik. 26 argazki egongo dira ikusgai eta argazkiotan Espainian ezagunak diren hainbat aurpegi ikusi ahalko dira, baita horren ezagunak ez diren modeloen erretratuak ere. Kajoi tabernako arduradunen arabera, Tabueña "maisua" da argia erabiltzen.

Moda argazkilaritzan aditu

Hainbat erakusketa egin zituen 1991 eta 1998 artean, Espainian eta Frantziako hegoaldean, eta Aragoiko Artista Gazteen lehiaketako lehen saria jaso zuen. Hala ere, 1998an hasi zen moda  eta publizitaterako argazkilaritza egiten, Madrilen. 14 urteotan etxe handiendako egin du lan eta hainbat artista ezagun jarri dira bere kameraren aurrean; esaterako, Alejandro Amenabar, Marta Sanchez, Alaska eta Melendi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak