Musakolako gazte txokoan, maiatzaren 3an hasita Hankapalotan ikasteko aukera egongo da. Bertan egongo dira hankapalo ezberdinak, jantziak, materiala... Etor Larrañaga adituak bideratuko du tailerra.
Erguingo gazte txokoan, orain arte San Andresen egin duten gitarra ikastaroaren jarraipena egingo dute. Ekainaren 3tik aurrera Olatz Urkiaren eskutik gitarraren hastapen ikastaroa gidatuko du. Izen ematea doakoa da baina plaza mugatuak direnez, ahalik eta lasterren izena ematea gomendatu du Txatxilipurdik: gazte txokora jo edo 943 79 54 46 telefono zenbakira deitu.
Azkenik, San Andresko gazte txokoan tailer berri bat estreinatuko dute, marrazketa artistikoa lantzekoa, hain justu: Komikiak marraztu, marrazki bereziak egin, material ezberdinak probatu... denetarik egingo dute. Andoni Iñurritegi marrazkilari arrasatearra izango da tailerra bideratuko duena. Kasu honetan ere plazak mugatuak izango dira eta tailerra doakoa izango da. Maiatzaren 3an hasiko dira, eguenero.