Izenematea aurrez egin daiteke www.musakola.com webgunean (10 euro), eta egunean bertan 5 euro gehiago ordaindu beharko dira. Txirrindulariak Zior-Ola elkarte ondotik irtengo dira, 09:00etan. izenematea egunean bertan egingo dutenek lehenago joan beharko dute, antolatzaileak 08:15etan hasiko dira-eta izenak hartzen.