Pasa den otsailean izandako elurtearen eraginez, kontzertua bertan behera utzi zuten antolatzaileek, baina oraingotan bai, Arrasateko gaztetxean izango dira. Adabegi oso proiektu bitxia da. Zestoako Ttakunpa taldeko kideetako batzuk eta beste hainbat lagunek osatutako talde erraldoia da. Orain dela lau urte inguru sortutako proiektu honetan, txalaparta oinarri hartuta, baxua, bateria, perkusioa, elektronika, dantzariak eta abeslariak daude; tartean, abeslari afrikarra eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzaria. Jorratzen dituzten estiloei dagokienez, fusioa lantzen dutela esan daiteke: flamenkoa, afrikarra, funka eta beste uztartzen dituzte.
Gaur Hudson Falcons
Gaur, eguena, 22:00etan New Jerseyeko (AEB) Hudson Falcons taldea izango Arrasateko Gaztetxean.