Uribetxeberriari dagokionez, gogora ekarri dute 2005ean tumore bat detektatu ziotela eta ondorioz, giltzurrun bat kendu egin behar izan ziotela. “Ondorioz, bizi osorako tratamendua beharko du”.
Halaber, salatu dute kartzelak halako presoen egoeran duen eragin kaltegarria: "Eremu horri dagokion tentsioa, ziega eta espetxe aldaketa etengabeak (ezinezkoa egiten dutenak gaixotasunen jarraipen egokia, besteak beste), bakartze erregimena, ezartzen diren espetxe politika ezberdinak...honek guztiak era negatiboan eragiten du paziente horiengan".
Hori horrela, Uribetxeberriaren askatasuna aldarrikatu dute. "Bi urtean mota horretako gaitza berpizteko arriskuaren aukera % 51ekoa da. Beraz, kanpoan egon beharko luke arazo horri behar bezala aurre egiteko, baina orain arte ukatu egin diote aukera hori".