Bide Barrik langileei 70 eguneko jarduna zor die eta Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresaren gestio txarra argudiatu du harremana eteteko. ELA sindikatuak Bide Barri enpresaren gestio txarra salatu du eta diru publikoaren kontrol gutxi izatea leporatu dio Diputazioari.
ELAk gaineratu du Foru Aldundiak Bide Barriko langileekin hartutako konpromisioa ez duela bete. Izan ere, Diputazioak Bide Barriko langileak adingabeendako pisu horiek kudeatuko dituen enpresa berrian lan egingo zutela agindu zuen.