Kontseilu Orokorraren deskargua Jose Maria Aldekoa lehendakariak egin du, eta krisiari aurre egiteko eta indartuta ateratzeko funtsezko elementuak aipatu ditu bereziki: jarrera, gestioa eta jabetza. Jarrerari buruz "krisia talde gisa kudeatzeko barneratu dugun erantzukizuna" nabarmendu du; eta lanpostuak bermatzeko neurriak hartzeari dagokionez lasaitasuna, elkartasuna eta malgutasuna azpimarratu ditu.
Gestioari buruz kooperatiben gestio finantzarioan, gestio ekonomikoan, enpieguaren defentsan eta etorkizuneko estrategien definizioan egindako ahaleginak goraipatu ditu. Azkenik, jabetza aipatu du eta, azpimarratu epe luzerako interes kolektiboa epe laburrerako interes indibidualen aurretik lehenesten jakin dutela.
Halaber, iazko irailean onartu zen 2013-2016 Politika Sozioenpresarialaren aldagai nagusiak ere aipatu ditu, bereziki lankidetza, nazioartekotzea eta berrikuntza. 20l2rako gestioari erreparatuta, Aldekoak "urte zail-zaila" iragarri du, "batik bat merkatu estatalean zentratuta eta gutxi nazioartekotuta dauden jardueretarako". Bestalde, "zuhurtzia, konpromisoa eta gestioaren tentsioa mantentzea" gomendatu du Aldekoak.
Adierazpen instituzionala
Kongresuan, Kooperatiben Nazioarteko Urtea dela kontuan hartuta, Mondragonen adierazpen instituzionala irakurri dute. Bertan esaten da Korporazioa guztiz bat datorrela Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak efemeride horretarako hautatutako esloganarekin, hau da, "Enpresa kooperatiboek mundu hobe bat eraikitzen dute" lemarekin. Horrez gain, pertsonengan oinarritutako erakundeak sustatu beharreko konpromisoa berretsi du, hau da, erakunde solidarioak, zuzenak, berritzaileak eta lehiakorrak.
Deklarazio horren arabera, Mondragonek enplegua sortzeko bokazioa eta bazkideek eta organo sozialek balio kooperatiboekin duten konpromisoa berresten ditu, eta konpromisoa hartzen du bere Esperientzia partekatzeko eta eredua zabaltzeko, gizartearentzako erreferentzia izan dadin.
Jose Mari Aldekoaren agurra
Kongresuaren edizio hau berezia izan da Jose Man Aldekoarentzat, datorren ekainaren 3oean erretiroa hartu baino lehen organoaren aurrean egin duen azken agerraldia izan da-eta. Horrenbestez, egoera aprobetxatu du agur hitz batzuk esateko, eta bereziki eskerrak eman ditu Korporazioa zuzentzeko aukera izateagatik. Gainera, kongresukide guztiak animatu ditu eredu kooperatiboa irmo bultzatzera, etorkizuneko enpresa eredu gisa.
Kongresu honetan hitz egin du baita ere Txema Gisasolak, hau da, uztailaren letik aurrera Kontseiiu Orokorrean Jose Mari Aldekoa ordeztuko duenak.