Julian Iantzi Arrasateko Gaztetxean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko apirilaren 26a

Julian Iantzik hitzaldi bat eskainiko du gaur, 15:00etan Arrasateko Gaztetxean, AEDk gonbidatuta. Hitzaldia Arizmendiko eta Institutuko DBH4ko ikasleen aurrean emango du lesakarrak. 200 bat gazte batuko dira bertara. Euskarak bere bizitzan izan duen lekua kontatuko die gazteei. Zelan ikasi zuen euskara, zelan egon zen erabat ahazteko zorian ez erabiltzearen ondorioz, zelan kontzientziatu zen horren okerraz, zelan eman zion buelta arazoari eta zelan iritsi den, horri esker, telebistako izarra izatera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak