Batez ere enpresariak baina horietaz gain hainbat erakundetako zein eragile ekonomikotako ordezkariak ere elkartu ziren atzo Arrasaten Aldundiak enpresei laguntzeko dituen planak aurkezteko egindako ekitaldian.
Gaindituz programaren barruan, 20 milioi izango dira denera helburu horretara bideratuko direnak. Horietatik 6 Ekonomia Berraktibatzeko Planera bideratuko dira, eta onartu berri dutenaren arabera, 2,4 milioi euro eskualdeen garapenera. Zentzu horretan, Martin Garitano ahaldun nagusiak azaldu zuen euren helburu estrategikoen arabera tokian tokiko ekonomia bultzatu gura dutela eta garrantzitsuak direla tokiko garapen agentziak.
Progaramaren barruko beste 12 milioi ere bideratuko dira batez ere enpresen internazionalizaziorako, bizitza osoko ikasketarako, berikuntzraako eta informazio eta komunikazio teknologietarako.
Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentutik iragarri dutenez, euren asmoa da Gaindituz programaren barruan banatuko diren laguntzen onarpena ahalik eta gehien aurreratzea, eta urtearen erdi aldera laguntzak enpresen eskuetan egotea.
Eredu ekonomiko berria
Garitanok esan zuen era berean orain arteko eredu ekonomikoak egungo egoerara ekarri gaituela, eta bestelako eredu ekonomiko batera jo behar dugula. "Garapen jasangarriaren alde egin behar dugu, eta ekonomia produktiboa bultzatu espekulatibo edo finantzarioaren partez. Badago beste biderik, eta oraingoarekin jarraitzeak ez gaitu inora eramango" esan zuen Garitanok.
Oposizioak behin baino gehiagotan kritikatu izan du foru gobernuaren eta enpresaioren arteko ahareremanak ez direla egokienak. Garitanok dio hori ez dela horrela, eta landu gura duten eredu berri horretan enpresarioek ere badutela euren lekua.
Aldundiko Berrikuntza, landa garapeneko eta turismoko depertamentutik iragarri dutenez, euren asmoa da Gaindituz progrmaren barruan banatuko diren laguntzen onarpena ahalik eta gehien aurreratzea, et urtearen erdi aldera laguntzak enpresen eskuetan egotea.