Ia 700.000 euro banatuko ditu Arrasateko Udalak laguntzetan

Ubane Madera 2012ko apirilaren 24a

697.650 euro. Horixe da 2012an Arrasateko Udalak eta AUKEAk aurten herriko ikastetxe, euskaltegi, enpresa, pertsona eta bestelako elkarteen artean banatuko duen diru kopurua, laguntza eran. Laguntzen deialdia onartuta dagoen arren, buletinean argitaratu arte ezin izango da eskaerarik egin. Lauzpabost egun behar izaten da normalean buletinean argitara emateko.

Orokorrean, “publizitatea, gardentasuna, objetibotasuna, berdintasuna, diskriminazio eza eta baliabide publikoen efikazia eta eraginkortasuna” dira Arrasateko Udalak kontuan hartuko dituen arau espezifikoetako batzuk dirulaguntzak erabaki eta banatzerako orduan. Hain justu ere, horiek eta beste urte batzuetako arau orokorrak hartuko ditu aintzat laguntzok emateko.

Zeinek eska dezake?

Honako arlo hauetan jarduten duten pertsona, enpresa, elkarte edo bestelakoek eska ditzakete laguntzok:

 

  • Kultura Saila: Kultura entitateek garatutako urteko ekintzak finantzatzeko.

  • Euskara Saila: Euskaltegietan euskara ikasteko bekak; enpresa edo komertzioetan errotuloak euskaratzeko, edo enpresaren irudia edo web orria euskaratzeko; helduen euskalduntzerako; euskararen erabilera bultzatzen duten elkarte edo entitateendako edo UEUra joateko.

  • Hezkuntza Saila: Irakaskuntza arautuan diharduten irabazteko asmorik gabeko ikastetxeendako; ikasleen gurasoendako edo elkarte eta pertsona fisikoendako.

  • Gizarte Ongizate Saila: jubilatuen elkarteendako; presoen senideen garraio gastuetarako; Udal tasak ordaintzeko; garapenaren aldeko programak lantzeko; gizarte zerbitzuen eremuan jarduera garatzen dutenendako eta droga mendekotasunak eta beste mendekotasun psikologiko batzuk tratatzeko.

  • Berdintasun Saila: berdintasunaren eremuan jarduten dutenendako.

  • Gazteria Saila: gazteen elkarteendako; grabazioak egiteko musika taldeendako; aisialdiko begiraleak prestatzeko ikastaroetarako.

  • Ingurumen Saila: ingurumen ekintzak garatzeko.

  • Enplegu Saila: lanpostu berriak sortzearren.

  • AUKEA: kirol-taldeendako eta kirol-taldeek eurek egiten dituzten ekintzak laguntzeko.

  • Hirigintza Saila: igogailuak jartzeko.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak