Jarraian duzue hemen prestatu duten egitaraua eta ekintzen azalpena, baita aurrez izena eman behar diren ekintzetarako argibideak ere.
AEDk aurkeztu du Literaturjauziak ekimenaren hirugarren edizioa. Euskarazko literaturari bultzada ematea helburu, iaz moduan maiatzean egitea erabaki dute, iazko parte hartze altua mantentze aldera. Maiatzaren 5etik 13ra izango dira aurten eta aurrekoetan moduan, antolatzaileek egitaraua zabala eta freskoa antolatu dute. AEDko egoitza, gaztetxea eta Kulturate izango dira literatur uholdea jasango duten gune nagusiak; maiatzaren 7a izan ezik. Egun horretan herri osoa hartuko du ekimenak, 'Bookcrossing' deritzon ekintzaren bidez hainbat liburu askatuko dituzte-eta. Maite Agirre AEDko kideak adierazi duenez, herritar guztiak daude gonbidatuta ekintza guztietara.
Jarraian duzue hemen prestatu duten egitaraua eta ekintzen azalpena, baita aurrez izena eman behar diren ekintzetarako argibideak ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.